2012-04-19

ARKITEKTURA AZTERTZEKO GIDOIA

Eraikin eta etxeen azterketek etxe eta eraikin horiek egin zituzten pertsonen bizimoduari eta sinesmenei buruzko informazio ugari eman diezagukete. Bestetik, hauen analisiak merezi duten bezala miresten lagunduko digu ere. Bestetik, edozein garaitako eraikina aztertzeko, honako gidoi hau erabil dezakegu:

Eraikinaren izena eta datuak: eraiki zeneko data, arkitektoa, eraikinaren historia laburra.


kokapena eta dagoen tokiaren ezaugarriak:

- Non dagoen: izena, herrialdea, eskualdea... inguruko mapa eta bertara heltzeko ibilbideak.

- Inguruaren ezaugarriak: herria, hiria, industrialdea...

- Ondoko eraikinak.

Eraikinaren funtzioa:

- Zertarako eraiki zen: etxebizitza, izaera militarra, gurtzeko, lanerako, erakunde publikoa...

- Bete dituen beste funtzio batzuk.

Eraikuntza elementuak:

- ERABILITAKO MATERIALAK: harria eta bere mota,adreilua, zura, kareorea, burdina...

- GOIKO BISTA, edo eraikina goitik nola ikusten den: greziar gurutzea, latindar gurutzea, laukizuzena (basilika)...







- EUSKARRIAK:

Hormak:

- Trinkoak edo irekiunerik gabeak, baoekin edo irekiuneekin.

- Materialen ezarrera: ziklopeoak, harri-hormak, silarrizkoa...

- Bao motak: dinteldua, arkuekin (erdi-puntukoak, zorrotzak, ferra-arkua...).




Euskarri ez jarraituak: horma-bularrak, arbotanteak, zutabeak eta beren motak (doriarra, joniarra, korintiarra...).






- ESTALKIAK: dinteldua edo arkitrabeduna, ganga formakoa (kanoi-ganga, ertz-ganga, kupula...).





- AURRETIKO BISTA: eraikina kanpotik nola ikusten den.

- EBAKIDURAKO BISTA: Eraikinari luzetara edo zabaletara ebaki bat egingo bagenio nola ikusiko genukeen.





Apaingarriak:

- Apaingarri motak: eskulturak, margolanak...

- Apaingarrien gaiak: armarriak, landareak, animaliak, giza irudiak, eszenak, elementu geometrikoak...




Eraiki zen garaiari buruzko informazioa.


Sortarazten digun inpresioa.

2012-04-10

ESKULTURAK AZTERTZEKO GIDOIA

Munduan izan diren eta gaur egun diren ia herri guztiek eguneroko bizimoduko alderdiak adierazten dituzten eskulturak egin dituzte: jainkoak, pertsonaia ezagunak, eguneroko bizimoduko jarduerak, gertakariak… Miresteaz gain, egin ziren garaiko pertsonen pentsamenduari eta bizimoduari buruz eta garai horren ezaugarriei buruzko informazioa ematen digute. Eskultura bat aztertzeko honako gidoi honi ekin diezaiokegu:

Aztertuko den eskulturari arretaz begiratu.
Noiz, non eta nork egin zuen jakiteko informazioa bildu.
Elementu tekniko deiturikoen gainean idatzi:

- Eskultura egiteko erabili diren materialak: buztina, zura, harria (marmola, harzuria, kareharria, granitoa...), metala (urrea, zilarra, kobrea, brontze, burdina...), bolia, hormigoia, terrakota, beira, argizaria, plastikoa, kartoia...

- Egindako irudikapen mota: mukuru biribilekoa (bustoa, gorputz-enborra...), estatua (otoitzean, eserita, etzanda, zutik, zaldi gainean, taldean, abstraktua...), erliebea (altuerliebea, baxuerliebea...)
Elementu formalak aztertu:

- Gaia.

- Irudi bakarra edo multzo bereko ugari diren, bolumen handia edo txikia duen...

- Mugimendua adierazten duen...
Zein funtzio bete nahi zen aztertu: apaingarri izatea, informazioa ematea, txertatuko den arkitektura lanaren barnean duen lotura...
Eskaintzen duen informazioa biltzea:

- Elementu materialei buruzkoa: janzkera, moda, orrazkera, tresnak, erremintak, baliabideak, eraikinak , dekorazioa...

- Pertsonen ohiturei, egoerei, bizimoduari buruzkoak...
Laburpena egin eta sortarazten dizkigun inpresioak, sentsazioak... adierazi.

2012-02-20

IRUDI ANALISIA


Nola analizatu irudi bat


Liburuan zehar gizarteko liburuan jendearen bizimodua adierazten duten hainbat irudi aurkituko dituzu: garai hortako bizitza, jarduera ekonomikoak, kultura, artea, gizartearen bilakaera etab. Irudi horiei ahalik eta etekinik handiena ateratzeko garrantzitsua da honako prozedurari jarraitzea:
1. Izenburua. Kasu honetan, Neolitiko garaiko bizimodua izan daiteke.
2. Izenburua arrazoitzea. Honetarako garrantzitsua da irudien xehetasunetan arreta jarri eta zenbait galderari erantzutea:
o Irudietako pertsonek zer jarduera ekonomiko garatzen dituzte?
o Nolakoak dira etxebizitzak? Zer materialez eginak dira? Herrixkari ematen al diote iraunkortasunik?
o Irudietako pertsonek zer tresna eta lanabes erabiltzen dituzte?
3. Eman itzazu irudiak adierazten duen testuinguruko alderdiei buruzko argibideak. Horretarako egitura ezazu informazioa atal nagusitan: ekonomia, gizartea, kultura, teknologia...
4. Zabal ezazu garaiari buruzko informazioa, irudi osagarrien bidez: tresnak, makinak, eraikinak, jantziak, txanponak etab.

2012-01-20

NOLA DEFINITU HITZ BAT

DEFINIZIO BAT EGITEKO ERAMAN BEHAR DIREN URRATSAK:

ZER?- NON?- NOIZ?

1. Hitza ahalik eta konkertuago zer den esan behar duzu. Adib:
Historiaurrea: aro bat da.
Tajo: ibaia.

2- Zehaztu zein eremutan edo non koka daitekeen. Adib:
Historiaurrea: mundo ososan
Tajo: Espainian

3- Noiz gertatzen den (gertaera bada), zein momentutan. Adb:
Ebro: ez da beharrezkoa.
Historiaurrea: Australopithecusa sortu zenetik idazkera agertu zen arte.


4. Azkena:informazioa elkartu eta osatu
Adib: historiaurrea. Australopithecusa sortu zenetik idazkera agertu zen arte, mundu osoan garatu zen historiaren zatia da.
Tajo: Espainiako ibaia da.

5- Baldin badaude beste aspektu garrantzitsu batzuk komentatzeko, orain gehitzen
dira.

Adib: Historiaurrea: idazkera ez zuten ezagutzen baino hainbat aurrrapen garrantzitsuak suertatu ziren: nomadak izatetik sedentarioak izatera pasa zuten, nekazaritza garatu zuten, metalak aurkitu zituzten...
Tajo: ibairik luzeena eta Lisboan itsasoratzen da.

2012-01-18

PALEOLITO EUSKALHERRIAN


Gizakia Behe Paleolitikoaren hasieratik bizi da Euskal Herrian. Batez ere, kanpalekuetan bizi ziren, kostaldean, ibai ertzetako terrazetan edota bailaren gainaldeko hegaletan. Ur ugariko tokiak ziren (animaliak erakartzen zituen horrek) eta, oro har, silex harri ugari zeuden tokietan kokatzen ziren, tresnak egiteko ezinbestekoa baitzuten lehengai hori. Bizitzeko baliabideak ahitzen zitzaizkienean, beste toki batera abiatzen ziren.

Orokorrean, Neanderthal aurreko hominidoak zirela esaten bada ere, Atapuercako aztarnategian egindako aurkikuntzek emandako informazioa kontuan hartzen badugu, Behe Paleolitikoan Euskal Herrian Homo antecessor eta Homo heidelbergensis hominidoak bizi izan zirela esan daiteke.

Erdiko Paleolitikoko aztarna gehiago daude. Badakigu, garai hartan, Euskal Herrian Homo sapiens neanderthalensis (Neanderthal-eko gizakia) bizi izan zela eta taldeetan biltzen zirela ehizatzeko. Beren kanpalekuak haitzuloetan ezartzen zituzten, batez ere, Lezetxikin edo Axlorren, adibidez. Hileta-erritoak egiten zituzten eta hildakoak, beren bizitzan erabili izan zituzten armekin lurperatzen zituzten.
Euskal Herriko mitoak eta elezaharrak

Goi Paleolitikoan Homo sapiens sapiens gizakiak Neanderthal-eko gizakia ordezkatu zuen. Hotz egiten zuenez eta elur iraunkorrak ia mendi inguru guztiak estaltzen zituenez, garai hartako ia aztarnategi guztiak itsasoaren mailatik oso gertu daude: ez dute 400 metroko altuera gainditzen inoiz.
Santimamiñeko haitzuloa
Ekaingo haitzuloa
Hurrengoa Gora Aurrekoa

ARDATZ KRONOLOGIKO BAT NOLA EGIN

Historialariarentzat, denbora funtsezko lanabesa da. Batzuetan, gertakari historikoak denboran kokatu behar izaten ditu. Hainbat gertaera edota gertakari historikoen iraupena eta segida irudikatu nahi badugu, egokiena ardatz kronologiko bat erabiltzea da. Tresna grafiko horrek denboraren lerro edo friso kronologiko. izenak ere jasotzen ditu.

Ardatz kronologikoak egiteko, hauxe egiten da:

Ardatza zehazteko, lehenengo data eta azkenekoa zein izango diren erabaki (azkena gehienetan aurtengo urtearen ingurukoa izan ohi da). Adibidez, Kristo aurreko 4000. urtetik gaur egunera arteko aro historikoak adieraziko ditugu.

Erabiliko ditugun denbora-unitateak erabaki: mendeak eta urteak, milurtekoak eta mendeak, etab. Ia 6.000 urteko epea irudikatu behar dugunez, milurtekoak eta mendeak erabiliko ditugu, urte guztiak azaltzea ezinezkoa ez ezik oso neketsua litzatekeelako.

Bi lerro paralelo eta bi lerro bertikal marraztu, bata hasieran, K.a. 4000. urtea adierazteko, eta bestea amaieran, 2000. urtea adierazteko. Urte horiek azalduko dira zutikako lerroen azpian.



lortzen den segmentua zati berdinetan zatituko dugu. Kasu honetan sei zati berdin egin behar ditugu, sei milurteko adierazteko.

Milurteko bakoitzari dagokion zatia hamar zatitan banatuko dugu. Hamar zatitxo horiek mendeak adieraziko dituzte. Gero, ardatzean agertzea nahi dugun gertaerak idatziko ditugu goiko aldean eta datak adieraziko dira beheko aldean.

Saia gaitezen orain Historiaurreko aroak ardatz kronologiko batean irudikatzen. Horretarako, zure koadernoan 15 cm inguruko ardatz bat marraztu behar duzu. Aro horien iraupena oso luzea izan zenez, datak idazten hasi aurretik egin ondoren azaltzen dena.