2012-04-19

ARKITEKTURA AZTERTZEKO GIDOIA

Eraikin eta etxeen azterketek etxe eta eraikin horiek egin zituzten pertsonen bizimoduari eta sinesmenei buruzko informazio ugari eman diezagukete. Bestetik, hauen analisiak merezi duten bezala miresten lagunduko digu ere. Bestetik, edozein garaitako eraikina aztertzeko, honako gidoi hau erabil dezakegu:

Eraikinaren izena eta datuak: eraiki zeneko data, arkitektoa, eraikinaren historia laburra.


kokapena eta dagoen tokiaren ezaugarriak:

- Non dagoen: izena, herrialdea, eskualdea... inguruko mapa eta bertara heltzeko ibilbideak.

- Inguruaren ezaugarriak: herria, hiria, industrialdea...

- Ondoko eraikinak.

Eraikinaren funtzioa:

- Zertarako eraiki zen: etxebizitza, izaera militarra, gurtzeko, lanerako, erakunde publikoa...

- Bete dituen beste funtzio batzuk.

Eraikuntza elementuak:

- ERABILITAKO MATERIALAK: harria eta bere mota,adreilua, zura, kareorea, burdina...

- GOIKO BISTA, edo eraikina goitik nola ikusten den: greziar gurutzea, latindar gurutzea, laukizuzena (basilika)...







- EUSKARRIAK:

Hormak:

- Trinkoak edo irekiunerik gabeak, baoekin edo irekiuneekin.

- Materialen ezarrera: ziklopeoak, harri-hormak, silarrizkoa...

- Bao motak: dinteldua, arkuekin (erdi-puntukoak, zorrotzak, ferra-arkua...).




Euskarri ez jarraituak: horma-bularrak, arbotanteak, zutabeak eta beren motak (doriarra, joniarra, korintiarra...).






- ESTALKIAK: dinteldua edo arkitrabeduna, ganga formakoa (kanoi-ganga, ertz-ganga, kupula...).





- AURRETIKO BISTA: eraikina kanpotik nola ikusten den.

- EBAKIDURAKO BISTA: Eraikinari luzetara edo zabaletara ebaki bat egingo bagenio nola ikusiko genukeen.





Apaingarriak:

- Apaingarri motak: eskulturak, margolanak...

- Apaingarrien gaiak: armarriak, landareak, animaliak, giza irudiak, eszenak, elementu geometrikoak...




Eraiki zen garaiari buruzko informazioa.


Sortarazten digun inpresioa.