2012-04-10

ESKULTURAK AZTERTZEKO GIDOIA

Munduan izan diren eta gaur egun diren ia herri guztiek eguneroko bizimoduko alderdiak adierazten dituzten eskulturak egin dituzte: jainkoak, pertsonaia ezagunak, eguneroko bizimoduko jarduerak, gertakariak… Miresteaz gain, egin ziren garaiko pertsonen pentsamenduari eta bizimoduari buruz eta garai horren ezaugarriei buruzko informazioa ematen digute. Eskultura bat aztertzeko honako gidoi honi ekin diezaiokegu:

Aztertuko den eskulturari arretaz begiratu.
Noiz, non eta nork egin zuen jakiteko informazioa bildu.
Elementu tekniko deiturikoen gainean idatzi:

- Eskultura egiteko erabili diren materialak: buztina, zura, harria (marmola, harzuria, kareharria, granitoa...), metala (urrea, zilarra, kobrea, brontze, burdina...), bolia, hormigoia, terrakota, beira, argizaria, plastikoa, kartoia...

- Egindako irudikapen mota: mukuru biribilekoa (bustoa, gorputz-enborra...), estatua (otoitzean, eserita, etzanda, zutik, zaldi gainean, taldean, abstraktua...), erliebea (altuerliebea, baxuerliebea...)
Elementu formalak aztertu:

- Gaia.

- Irudi bakarra edo multzo bereko ugari diren, bolumen handia edo txikia duen...

- Mugimendua adierazten duen...
Zein funtzio bete nahi zen aztertu: apaingarri izatea, informazioa ematea, txertatuko den arkitektura lanaren barnean duen lotura...
Eskaintzen duen informazioa biltzea:

- Elementu materialei buruzkoa: janzkera, moda, orrazkera, tresnak, erremintak, baliabideak, eraikinak , dekorazioa...

- Pertsonen ohiturei, egoerei, bizimoduari buruzkoak...
Laburpena egin eta sortarazten dizkigun inpresioak, sentsazioak... adierazi.